Aurkezpena
«Nafarroako Matematika-Talentu Tailerra» (NaMTT) eskolaz kanpoko jarduera bat da, zeinaren helburua matematikak ikasleei hurbiltzea da bi oinarrizko ardatzen bidez: buruketak ebazteko estrategien garapena eta dibulgazio matematikoa. Orokorrean buruketen ebazpenean eta bereziki matematiketan interesa duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bigarren Hezkuntzako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle talde batek antolatuta dago. Saio arruntak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategian burutuko dira.
Saioak ostiraletan burutuko dira, bi astetan behin, 18:00-etatik 19:30-etara.
Gurekin harremanetan jartzeko, bidaliguzu posta elektroniko bat.
Web orri honetan jadanik burututako saioetako parte hartzaileei banatutako materiala aurkituko duzue, eta baita hurrengo saioei buruzko informazioa ere.
2026-27 ikasturteko hirugarren saioa!!
2026ko azaroaren 6an, ostirala, 18:00etatik 19:30etara.
Ikasgelategia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.