Taller de Talento Matemático de Navarra


Nafarroako Matematika-Talentu Tailerra

Nafarroako Matematika-Talentu Tailerraren Logoa

Nafarroako Matematika Talentu Tailerraren logoak Foru Komunitateko armarriaren kateak eta (2,8) lotura torikoa biltzen ditu. Korapilo teorian, topologiako adar bat, \(\mathbb{R}^3\)ko toro baten gainazalaren gainean dagoen korapiloari korapilo torikoa esaten zaio. Korapiloa osagai konexu batez baino gehiagoz osatuta badago, lotura torikoa esaten zaio. Korapilo toriko bat p eta q zenbaki oso pare batez zehaztuta dago. Lehenengo zenbakiak, p, korapiloak toroaren simetria ardatz errotazionalaren inguruan ematen dituen buelta kopurua adierazten du. Bigarren zenbakiak, q, toroaren barnean dagoen zirkunferentzia baten inguruan ematen dituen buelta kopurua adierazten du, zeina toroaren «arima» izena hartzen duen ere.

(2,8) Lotura torikoa

p eta q elkarrekiko lehenak direnean —hau da, p eta q-k zatitzaile komunik ez dutenean 1a kenduta—, korapilo torikoak osagai konexu bakarra dauka. p eta q-k zatitzaile komunen bat dutenean, korapilo torikoak osagai konexu bat baino gehiago ditu (kasu honetan lotura torikoa da). Osagai konexuen kopurua zkh(p,q) da hain zuzen ere.

Nafarroako Matematika-Talentu Tailerraren logoa

Sinbolo bezala, (2,8) lotura torikoaren esanahia hainbat modutan ulertu daiteke, baina denek komunean dute bi elementu desberdin (osagai konexu bakoitza) baina elkarri loturik daudenak kontsideratzen dituztela. Nafarroako armarriaen kateak ertzak biribilduak dituzten laukizuzenak eta zirkuferentziak erabiliz diseinatuak izan dira. Erdian dagoen esmeralda, berriz, oktogono bat da, Foru Komunitateko armarrian agertzen den erradio kopuruarekin bat etorriz.

Nafarroako Matematika Talentu Tailerraren logoa LaTeX-eko TikZ paketearekin diseinatua izan da, Juan Francisco Serrano Medranok aurretik sortutako diseinu batetik abiatuz.